XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dolarren sarrera eta isurpena izugarriak zirelarik, Kanadako Gobernuak ere, loturak askatu eta merkatua libro uztea erabaki zuen, honek, hots, eskain-eskeak, USA-ko dolarraren eta Kanadako dolarraren ganbioa erabaki zezan, eta, orekan ezar zezan.

Kanadako dolarra % 6,5 igan zen USA-ko dolarrarekiko; horrela, USA-ko dolarrarekiko, hein berean desbaliatua gelditu zen.

Oraintsuago, 1961ean, Alemaniako Errepublika Federalak, markoa gehibaliarazi egin zuen; % 5, hain zuzen.

Erresuma honek, aldi hartan ere, soberago handia zuen bere K.P.B.-n, eta inflazioari ihes egitearren (kontutan eduki alemanek beldur izugarria diotela inflazioari) azken neurria hartzera makurtu zen Gobernua, gehibaliaraztera, alegia.

4) Ez da alferrik izango, Bretton Woods-en 1944ean ezarri ziren arauen azalpena bukatzean, puntu zehatz hau berriro aipatzea.

Diru sistema hor dago edo egon da hogei-ta-sei urte hauetan.

Nazioarteko sistema deritza sistema eta araudi horri.

Baina, arau eta joku-erregela oroen artean, garbiro zera agertu zaigu beti: Estadua.

Defizita duela, soberagoa duela, eta Estaduak eta bere aginteak hartzen dituzte erabakiak.

Nazioarteko araudi horri lotuak eta moldatuak izaten ote dira beti Estaduaren politikaren jokabideok?.

Ezezkoa garbiro azaldu da.

Baina, kontutan eduki behar da ere, Estadu guztiak ez direla indarrez berdinak, eta, beraz, diru-sistemaren arauen kontra, Estadu handiek, errazago aldezten eta babesten dituztela beren interes partikularrak, ezen ez Estadu txiki eta indar gutxikoek.